EiTBren Politika Datuen Babesari buruz
EiTB komunikazio taldeko enpresak -Euskal Telebista S. A., Eusko Irratia S. A. eta Radio Vitoria-Gasteiz Irratia S. A.- erabiltzaileek emandako informazio pertsonalarekin osaturiko datu basearen jabeak dira.
Eskaturiko datuak eta tratamendua
Informazio eskubidea
Erabiltzaileak gure datu-baseetan erregistratu nahi badu, Zatoz EiTBra web gunearen helburuetarako behar-beharrezkoak diren datuak baino ez zaizkio eskatuko.
Hautagaiari, kurrikulua bidaltzeko eskatuko zaio, eta, ondorioz, zenbait datu pertsonal jakinarazi beharko ditu: izena, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, ikasketak, lanbidea eta datu basearen helburuetarako nahitanahiezkoak diren beste batzuk. Datuon tratamendua helburuen arabarerakoa da, betiere legeak zehazturiko esparruaren barruan.
Datuak bidaltzeak esan nahi du erabiltzaileak baimena eman duela datuok tratatzeko.
EiTBk erreserbatuko du gure erabiltzaileek bidalitako datu pertsonaletara jotzeko eskubidea.
Erabiltzailearen baimena
Informazioa emateko formularioetan dagoen "Onartu" botoia sakatuz gero, jakintzat emango da erabiltzaileak onartu egin dituela azalduriko baldintzak.
Datu pertsonalak EiTBren datu base batean gordetzen dira. EiTBk berak bermatuko du, behar diren neurri tekniko eta estrukturalak jarriz, emandako informazio pertsonalaren babesa eta segurtasuna.
Eskaturiko datuak egokiak, bidezkoak eta neurrizkoak dira, EiTBren arlo, helburu eta zerbitzu zehatzak, agerikoak eta zilegiak betetzeko.
Datuak ezeztatu, zuzentzeko eta eguneratzeko eskubidea
Erabiltzaileak eskubidea du informazio horretara jotzeko, zuzentzeko, datuak okerrak badira, eta fitxategitik ezabatzeko. Azken kasu horretan, EiTBk automatikoki galduko du informazioa.
Datu pertsonalen tratamendua bat dator Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (BOE 1999.12.14) ezarritako araudiarekin.
|