Eitb -

eitb.com

SAIOA

foto de programa

"Mihiluze"ko jolasak gero eta ezagunagoak dira saioa hirugarren denboraldira iritsi eta gero. Horregatik, denok mihiluzeagoak garenez, aurtengo denboraldian probak zirikatzaileagoak eta jolastiagoak izango dira.

Gure asmoa da, familia guztiarentzako lehiaketa egiten jarraitzea, etxeko guztiek, haur, gazte, nerabe, heldu nahiz zahar, batera ikusi eta jolas dezaten.

Era eta bazter guztietako jendeak ikusi eta parte hartzen du Mihiluzen, baina denek dute zerbait komunean (amankomunean, alegia): hizkuntzarekin gozatzen duten pertsona umoretsuak dira, argiak, bixiak, drogosoak...

Saioak bere ohiko egitura mantenduko du, itxuraz eraberrituta badatorkigu ere.

Aurten gainera albiste on ugariz eman diogu hasiera denboraldi berriari: "Mihiluze"k ahizpa biki bat izango du Katalunian, TV3 kateak "Bocamoll" saioa ekoiztuko baitu, "Mihiluze"ren katalanezko bertsioa; web orria ere jolas berriez hornituta eta itxuraz eraberrituta datorkigu, Euskadi Irratiaren "Faktoria" saioan "Mihiluze"n azaldutako edukiekin jolas egiteko aukera izango dugu eta lehiaketara etortzen ausartzen ez bazara, etxean jolasteko aukera eskainiko dizugu "Mihiluze" mahai-jolas berriarekin.

etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24