

Osagaiak
800 gr lupia garbi
6 piper berde
Baratxuri buru bat
Tipula erdia
Olioa eta gatza
Nola egin?
Labea 180 gradutara berotu. Arrainaren buru zein arantzekin eta tipula erdiarekin arrain-salda motz bat egin (litro erdi ur).Bestalde, piperra moztu borobiletan eta, gatza bota ostean, gorritu oliotan.Baratxuri aleei azala kendu eta egosi 10 minututan zehar. Egositakoan, uretik atera eta piperrekin nahasi. Salda edalontzi bat gehitu, txikitu eta iragazi. Lupia labean egin, erretiluan olio pixka bat jarriz. Gatza bota eta 10 minututan eginda egongo da. Saltsarekin zerbitzatu.Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: