ERREZETAK

Txerri azpizuna esnetan

Pepi Olaetxea(e)k argitaratua | iruzkinak: 3

Txerri azpizuna esnetan
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak:

  • 4 txerri azpizun (handiak badira, nahikoak izango dira 2).

    1,5 litro esne oso

    Olio zorrotada bat

    2 baratxuri ale

Nola egin?:

Txerri azpizunak ongi garbituko ditugu. Kazola batean olioa eta baratxuariekin azpizuna jarriko dugu. Ongi xigortua dagoenean olioa eta baratxuriak kenduko dizkiogu, eta kazola berean esnea botako dugu. Su txikitan irakiten utziko dugu esnea, haragiarekin. Haragia egin bada, eta saltsa oraindik bukatu gabe baldin badago, haragia kazolatik atera eta saltsa utziko dugu sutan. Esnea kontsumitzeraino utziko dugu, gatzatu itxura hartu behar du, urre-kolorea.

Patata edo sagar pure batekin batera zerbitzatu dezakegu.

On egin!

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • 116 boto
1 / 1
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina