Jon(e)k argitaratua | iruzkinak: 8
Osagaiak:
Ahate oso bat
6 laranja handi
Tipula bat
Kopa bat koinak
basoerdi bat ardo zuri
Baso bat salda edo ura
Goilarakada bat irin
Erramua, ezkaia eta perrexila
Nola egin?:
Ahatea txikituta kazula batean jarriko dugu gorritzen. Ongi gorritutakoan tipula xehetua, erramua, ezkaia eta perrexila erantsiko dizkiogu. Tipula ongi gorritutakoan irina bota, kontuz ibiliz erre ez dadin. Koinaka bota eta su emanen diogu. Ondotik ardoa, salda eta gatz pixka bat botako dugu, eta irakiten utziko dugu su ttikian. Ahatea ia egina dagoenean 2 laranjen ura erantsiko diogu.
Ahatea egindakoan kazolatik aterako dugu. Saltsa iragaziko dugu, eta berriz ere kazolan jarriko ditugu ahate-haragia eta saltsa.
Laranja azal bat 3 minutuz uretan irakinen dugu, eta ondoren mehe-mehe moztuko dugu. Hori ere kazolara gehituko dugu, zati txikitan egindako laranja batekin batera. Gainerako laranjak azpila apaintzeko erabiliko ditugu.









