J. Barrenetxea(e)k argitaratua | iruzkinak: 0
Osagaiak:
1,5 kilo baino gehiagoko idi edo behi txuletoia (5 cm-ko zabalera)
Nola egin?:
Betiko elaborazio hau egiteko ezinbesteko bi gauza daude: haragiaren kalitatea eta txingarren egoera. Askok gatza amaieran jartzen duten arren, nik hasieran jartzen dut.
1. Txingarra ikatz begetalarekin edo egur onarekin egin behar da. Indarra izan behar du, baina surik gabe.
2. Egin baino 5 minutu lehenago, Txuletoia gatz lodiz estali behar da, zuri utzi arte.
3. Parrilla txingarretatik 20 cm-tara jarri. Txuletoia jarri eta gorritzen denean, beste aldetik egin. Buelta ematerakoan gatza kendu labana batekin (berdina egin beste aldetik).
Eginda dagoenean, parrillatik kendu. Denbora gehiago behar badu, berriro jarri parrillan. Hobeto da gutxi eginda egotea, oso eginda baino; horregatik, zaila da gaizki irtetea.
Gakoa barrualdeko 3 koloretan dago: marroi iluna, arrosa eta granatea.









