

Osagaiak
Foie prestatzeko:
Kalitatezko foie baten gingil handi bat
3zl eguzkilore olio
gatza eta pipermina
Bizkotxoa prestatzeko:
125 gr arraultze zuringo
80 gr aurraultze gorringo
80 gr arraultze irin
80 gr almendra
80 gr azukre
10 gr txikoria disolbagarri
Saldarako:
3 dzl ur
50 gr kakao baba
35 gr azukre
10 gr txikoria disolbagarri
Nola egin?
Foie prestatzeko:
185ºtan frijitu foie eguzkilore oliotan. Labean 8 minutuz sartu 130ºtan. Gehiegizko koipea kendu eta gorde.
Bizkotxoa prestatzeko:
Thermomix batean nahastu osagai guztiak eta gas kargadun sifoi batean sartu. Plastikozko edalontziak jakiz bete eta mikrouhinetan sartu 25 segunduz indar gorenean. Bapateko bizkotxoak lortuko ditugu modu honetara.
Saldarako:
Kakaodun babak urez garbitu eta lehortzen utzi. Ur eta azukrez xarabe bat egin eta kakao baba eta txikoriarekin infusio bat prestatu. Iragazi eta edabea gorde.
Aurkezpena:
Foie gras zati bat berotu eta bizkotxo eta txikoria salda ondoan kokatu. Limoi azal konfitatu zatitxoak gehitu.
Horrelako errezeta gehiago achicoria.tv saiaon aurki ditzakezu.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: