eitb.com

Bigarren platera

Porru pastela

Marije - // |
Iruzkina egin

Porru pastela
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila:
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza

Osagaiak

8 porru

Urdaiazpiko 100 gr

Litro erdi esnegain

Piperbeltza

Gatza

Gurina

Olioa


Nola egin?

Porruen sustraiak moztu eta garbitu. Gero, urarekin eta gatzarekin egosi 50 minututan zehar. Bitartean, urdaiazpikoa txikitu eta zartagin batean oliotan gorritu.

Porruak egositakoan, lehortu eta moztu. Ondoren, porruak, arrautzak, esnegaina, gorritutako urdaiazpikoa, gatza eta piperbeltza kaiku batean nahastu irabiagailuarekin.

Molde bat gurinaz igurtzi eta nahasketa jarri. Labean 35 minutu inguru 200 gradutara Maria bainuan egosi.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA