
Irudia handituOsagaiak
Ahate gibela egiteko:
Kalitateko 600 gr ahate gibel. Litro bat ekilore olio. 2litro esne oso. 2 litro ur. 20 gr gatz fin
Masticen erretxina egiteko:
100 gr Mastic. 900 ml ekilore olio
Bakailao salda egiteko:
Bakailao gezatuaren kilo bat azal. Litro eta erdi ur
Babak egiteko:
2 kilo baba
Zedro hostoak prestatzeko:
Zedro kimuak (Toona sinensis)
Aurkezpenerako:
Xirmendua. Gatz grisa
Nola egin?
ALDEZ AURREKO OHARRA: Oso garrantzitsua da ahate-gibela ahatea hil eta ahalik eta azkarren eskuratzea, horrek gibelaren kalitatearengan eragina izan baitezake, hainbat arrazoi tarteko. Antzeman daitezkeen degradazio fenomenoen artean hilotzaren zurbiltasuna aipatu daiteke. Odolak zain barrunbeetako paretak gainditzen ditu eta itxura odoleztatua hartzen du jakiak, odoljarioak eta hematomak tarteko. Odol huste sakon batek ere ez ditu desagerraraziko, manipulazio desegokiaren ondorio diren orban horiek.
PRESTAKETA:
Ahate gibela egiteko: Behin produktua esku artean dugunean banatu bi lobuluak. Lobulu handiak bi edo hiru zatitan banatu tamainaren arabera. Txikienei bestalde, moztu muturrak, zentimetro bat edo, odolustea errazteko. 30ºC-tako maria bainura bota esnea, ura eta gatza. Aipaturiko tenperaturara heltzen denean sartu aurreko operazioan eskuratu ditugun ahate gibel zatiak eta eduki bi edo hiru orduz murgilduta odol-hustearen arabera. Azken hori oso erraz antzeman daiteke ahate gibelaren zainen gainean presio txiki bat eginda. Eragiketa egin ondoren, atera zatiak esnezko gatzunetik. Lehortu eta ultraizoztu berehala ahate gibela.Berotu labea 130ºC-ko tenperaturan. Erretzeko, berotu ontzi batean ekilore olioa, gutxi gorabehera 180ºC eta 190ºC artean. Gorritu ahate gibelaren lobulu bakoitza urre kolorea hartu arte. Jarri urre koloreko zatiak inklinaturiko labeko erretilu baten gainean. Ipini zatiak malda aldean ahate gibelak botatzen duen grasak bere egosketan eraginik izan ez dezan. Laberatu 130ºC-tan gibelaren bihotzak 56-58ºC bitarteko tenperatura hartu bitartean. Pixkanaka-pixkanaka barneratuz joango den beroaren eraginez 60ºC-tako tenperatura harrapatuko du ahate gibel zatiak. Aipaturiko tenperaturak oso emaitza onak ematen ditu ahate gibelaren ehunduran. Atera labetik eta utzi lauzpabost minutuz jalkitzen 45ºC-tara dagoen toki bero batean.
Masticen erretxina egiteko: Jarri olioa 40ºC-tako tenperaturan eta gehitu Masticen erretxina. Mantendu tenperatura 30 minutuz. Beratu olioa erretxinarekin 12 orduz. Iragazi eta errekuperatu lanketa honetarako olio usaingozatua. Gorde usain arraroetatik urrun.
Bakailao salda egiteko: Garbitu gezatutako bakailao zatien azalak eta jarri egosten uretan. Irakiten hasten denean jaitsi sua minimora eta utzi egosten salda hasierako bolumenaren erdira murrizten den arte. Iragazi eta bota gatza. Gorde.
Babak egiteko: Ebaki lekaren punta eta luzatu bere luzera zeharkatzen duen haria. Aletu lekaren babak ontzi batean eta aukeratu handienak, tartekoak eta txikienak. Zuritu handienak eta utzi ondo estalita bustitako paper xurgatzailearen artean.
Zedro kimuak prestatzeko: Ebaki zedroaren hostorik samurrenak eta garbitu uretan barazki desinfektatzailearekin fabrikatzaileak gomendaturiko disoluzioak erabilita. Ura kendu eta pasa uretatik. Gorde hostoak atmosfera hezeko ontzi itxietan, paper xurgatzaileen artean.
BUKAERA ETA AURKEZPENA: Ontzi batera bota bi koilarakada bakailao salda eta goratu plantxa baten gainera. Gehitu garbitutako 200 baba, nahastu guztia eta gatzozpindu Masticen 20 g olio erretxinarekin. Bota gatza. Lurrindatu xirmendu txingar gainean erretako ahate gibel zatiak. Taula bero baten gainean eta sorbatz luzeko laban zorrotz batekin ebaki ahate gibela mugimendu batean, sorbatzaren luzera ahalik eta gehien baliatuz. Bota gatz gris apur bat ahate gibel zatiei eta jarri plater gainean. Albo batean utzi erortzen nahasturiko lekak ia erabat pieza estali arte. Ipini zedro kimu batzuk eroritako leken gainean.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: