
Osagaiak
Txangurroa
Pistatxoak
Ekilore-olioa
Tipula
Tomatea
Tipulina
Gatza
Ozpina
Txirlak
Nola egin?
Alde batetik egosi txangurroa. Txangurroa egosi ondoren, garbitu, txuritu eta ozpin-olio saltsa txiki bat erabiliko dugu bera indartzeko. Pistatxoa hauts bihurtuko dugu eta botako diogu txangurroaren ura masa gisako bat egiteko. Egingo dugu olio bat pistatxo usainarekin. Kazola batera botako dugu ekilore-olioa, erantsiko ditugu pistatxoak eta jarriko dugu suaren epelean. Une honetan prestatu behar dugu ozpin-olioa. Alde batetik daukagu tipula, tomatea, txangurroa, tipulina, ekilore-olioa, gatza eta ozpina. Ontzi batean jarri tomatea, tipula, txangurroa, gatza pixka bat, tipulina, ozpina bota eta dena ongi nahastu. Orain zabalduko ditugu txirlak sutan dagoen pistatxo oliotan. Txirlak egindakoan atera. Pistatxo eta olio masa lodiegi geratu zaigu irabiagailutik pasa ostean eta txangurroari sobera geratu zaion ura erantsiko diogu ehundura pixka bat ematearren.
Egindako pistatxo eta olio masa hori bota ontzi txiki batera. Gainean jarri txangurroarekin egindako ozpin-olioa. Bota txangurroa eta gainean txangurroaren aparra. Eta dekoratzeko lore hosto bat.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
