
Irudia handituOsagaiak
Lumagorri oilasko batNola egin?
Ebaki oilaskoa zatietan, bota gatza eta irineztatu.Ontzi batean bota hiru koilarakada olio eta frijitu oilasko zatiak. Behin erregositakoan, oilaskoa atera eta tipulak, piperra, baratxuri aleak, kaiena eta iltzea gehitu, guztia xehatuta.
Su bigunez berotu eta tipula samurra dagoenean, berriz ere sartu oilasko zatiak. Buelta batzuk eman ontziko osagaiei, ura bota eta gehitu currya eta jengibre arraspatua.
Egosketa bukatu baino bost minutu lehenago bota limoi erdiarekin egindako zukua.
Behin eginda dagoenean, utzi ordu erdiz jan aurretik.
Oilaskoa laguntzeko dado formako patata eta piper berde zatiak egin daitezke.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: