eitb.com

Bigarren platera

Anemiasen Txokoa: Lupia leka saltsarekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Lupia leka saltsarekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:2
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

800g lupi garbituta
350g leka
Tipula bat
Baso bat fumet
Olioa
Gatza


Nola egin?

Lupiaren buruarekin eta hezurrekin egin fumet salda bat.

Lekak garbitu, dozena bat gorde apaintzeko eta gainerakoak zatitu.

Ontzi batean jarri potxatzen tipula xehatua, lekekin, hiru koilarakada oliorekin eta gazt apur batekin.

Behin potxatutakoan, gehitu fumet salda eta utzi egosten bost minutuz. Birrindu eta probatu nahikoa gatz duen ala ez.

Bota gatza lupi xerrei eta saltsarekin nahastu azala gorantz begira dagoela.

Ontzia estali tapa batekin eta utzi egiten su baxuan 8 minutuz.

Egiten den bitartean, ebaki dado formako zatietan gordeta genituen lekak eta erregosi. Atera eta xukatu paper xurgatzailea erabilita.

Platerera ateratzerako garaian lupia saltsarekin nahastu eta jarri gainean dado formako




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA