
Irudia handituOsagaiak
4 ahate-konfita
Mango bat
Tipulin erdi bat
Xehatutako 80g almendra
Olioa
Nola egin?
Aurrez berotu labea 180ºC-tako tenperaturan.
Mangoa zuritu eta zatitu.
Zartagin batean jarri tipulina olio apur batekin.
Samurra dagoela ikusitakoan, gehitu mangoa eta utzi egiten su baxuan 10 minutuz eta gorde.
Jarri ahate-konfitak zartaginean bere gantza desegin dadin. Behin hori eginda, ura kendu eta jarri labeko erretiluan xehatutako almendra zatiekin estalita. Utzi egiten 8 eta 10 minutu artean.
Bien bitartean, birrindu mango saltsa eta berotu.
Mahaira atera aurretik jarri ahate-konfita plateraren alde batean eta bestean, saltsa.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: