
Irudia handituOsagaiak
40g legamiBetegarria egiteko:
Tomate purea
400g mozzarella
50g antxoa
Azeituna beltzak
Oliba olioa
Nola egin?
Lehenik eta behin, disolbatu legamia uretan eta nahastu 160g irinekin. Orea jalkitzen utzi 30 minutuz, gutxi gorabehera.Behin hori egindakoan, egin sumendia 700g irinekin eta nahastu aurrez egindako orea, gatzik bota gabe. Orea egin hamabost minututan, gutxi gorabehera, egin bola bat eta hautseztatu irin apur bat. Orea jalkitzen utzi oihal batekin estalitako kaiku batean, 90 bat minutu.
Jarraian, orea tenkatu eta egin olata batzuk borobilean. Tolestu izkinak barrualdera eta bete pizzak.
Betegarria egiteko, jarri tomate purea, 400g mozzarella gazta, 50g antxoa eta azeituna beltzak. Bota olio apur bat gainetik. Sartu labean 220ºC-tako tenperaturan eta utzi barruan 20 bat minutuz.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: