eitb.com

Bigarren platera

Anemiasen Txokoa: Oilar xerrak barazkiekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Oilar xerrak barazkiekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

800g inguruko bi oilar
2 porru
Tipula bat
2 azenario
3 piper berde
Olioa
Gatza



Nola egin?

Eskatu arrandegian oilarrak garbitzeko eta zortzi xerra egiteko.

Garbitu porruak, tipula, azenarioak eta piper berdeak. Ebaki guztia julian eran eta jarri arin frijitzen lau koilarakada olio eta gatzekin.

Porruen zati berdearekin eta oilarraren hezurrekin egin fumet salda bat.

Behin barazkiak eginda daudenean, ura kendu eta gorde ateratako salda.

Aurrez labea berotu 180ºC-tako tenperaturan eta igurtzi labeko plaka olio apur batekin. Bota gatza oilar xerrei eta sartu labean azala gora begira dutela. Utzi egiten 8 minutuz.

Aurrezko gordetako zukuarekin eta fumet saltsarekin egin saltsa bat. Atera xerrak platera batera eta jarri alboan barazki erregosia eta aurrez egindako saltsa.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA