eitb.com

Bigarren platera

Anemiasen Txokoa: Mingaina saltsa berdean

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Mingaina saltsa berdeanIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

700g mingain egosi
2 tipula
3 koilarakada perrexil
Baso erdi bat ardo txuri
Irina
Arrautza
Olioa
Gatza




Nola egin?

Erosi jada egosita saltzen duten mingaina eta eskatu saltzaileari, gutxi gorabehera, zentimetro erdiko xerratan ebakitzeko.

Xerrak arrautza-irinetan pasatu.

Bestalde, erregosi tipula eta eginda dagoenean gehitu ardo txuria eta perrexila. Egosi su baxuan, gehitu gatza eta xehatu.

Behin saltsa egindakoan, jarri kazola zabal batean arrautzaztatutako xerrekin batera.

Jan aurretik berotu kazola su txikian 8 bat minutuz.





Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA