
Irudia handituOsagaiak
800g hegaluze trontzo batean
Tipula bat
3 baratxuri ale
Piper berde bat
2 tomate
Olioa
Gatza
Nola egin?
Hegaluzea hartu eta lau xerratan ebaki. Jarri lau zatiak erretilu batean eta jalkitzen utzi 30 minutuz, ura askatu dezan.Zartagin batean jarri gatz apur bat eta hiru koilarakada olio eta arin frijitu hiru baratxuri aleak, tipula bat eta piper berde bat..
Behin egindakoan, birrindu krema osatu arte.
Ebaki tomateak erditik, kendu haziak eta zukuak eta arraspatu.
Zartagin batean gorritu hegaluze solomoak, baina ez egin gehiegi.
Platerean jarri tomate arraspatua gatzarekin azpian, hegaluzea gainean eta geitu krema erdi hotz apur bat.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: