eitb.com

Bigarren platera

Anemiasen Txokoa: Arkume-hazikontxoa patata purearekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Arkume-hazikontxoa patata purearekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Bigarren platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Esneko arkume baten 500g hazikontxo
2 patata
Tipula erdi bat
8 baratxuri ale
Baso bat esne
3 koilarakada ogi arraspatu
3 koilarakada irin
Gatza
Olioa



Nola egin?

Garbitu arkume-hazikontxoak, kendu azalak eta zatitu.

Patatak zuritu eta zatitu. Bota zartagin batera hiru koilarakada olio eta sueztitu patatak, baratxuri aleekin batera.

Behin patatak sueztitutakoan urez estali eta egosi, (20-25 minutu beharko dira). Patatak egositakoan ura kendu, esnea gehitu eta gorde.

Bestalde, ogi arraspatua eta irina nahastu. Arkume-hazikontxoari gatza bota eta pasa ogi arraspatu eta irin nahasketatik.

Frijitu arkume-hazikontxoak eta xukatu paper xurgatzailearekin.

Patatak berotu, gatza bota eta xehatu, pure fin bat lortu arte.

Amaitzeko, plateraren erdian jarri pure apur bat eta gainean arkume-hazikontxoak.





Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA