
Irudia handituOsagaiak
200g txitxiki
200g oilasko bularki
Baratxuri ale bat
Tipula bat
4 edo 5 cherry tomate
Perrexila
Olioa
Gatza
Ogi-xerrak
Nola egin?
Janaria txikitzeko makinan jarri txitxikiak, oilasko bularki zatikatua, baratxuria, perrexila eta gatz apur bat. Behin xehatutakoan, atera makinatik lorturiko orea.Orearekin egin hanburgesak, horretarako, lehenik borobil forma eman oreari eta gero zanpatu. Gorde hanburgesak.
Zartagin batean jarri bi koilarakada olio eta arin frjitu uztai erdi formako tipula zatiak. Behin hori egindakoan, tipula xukatu eta banatu ogi-xerratan.
Egin hanburgesak plantxan eta buelta emandakoan jarri gainean tomate xerra bat, berau berotu dadin.
Ogi-xerraren gainean jarri hanburgesak eta kitto!!!
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: