eitb.com

Hasierakoak

Moldeko ogia

Onega - 2008/11/13 |
Iruzkina egin

Moldeko ogiaIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:6/8
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Betiko jakiez gozatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

450 gr irina
100 gr indarrezko irina
3 koilarakada txiki esne-hauts
200 ml ur
50 ml esne
5 gr gatz
10 gr gurina
koilarakada bat ezti
130 gr ama orea likidoa
Koilarakada bat soja letizina (nahi izanez gero)


Nola egin?

Kaiku sakon batean irina kokatu sumendi itxura emanez, gatza bota. Erdiko hutsunean legamiarekin nahastutako ur epela, esnea, gurina eta eztia jarri.

Eskuekin sumendiko alde likidoa ondo nahastu. Jarraian, gutxika-gutxika nahastu irinarekin (orea nahiko lehorra geratuko da).

Mahai baten gainean kokatu eta oso ondo oratu. Une horretan, ama orea likidoa gehitu eta indarrez oratu, orea lehor, bigun, elastiko eta ez itsaskor bat lortu arte (prozesu honek 10/15 minutuko iraupena izango du).

Jarraian, tamaina eta pisu bereko 3 bola egin, 10 minutu inguru itxaron, arrabolarekin luzatu (tira luze eta meheak egin) eta biribilkatu hutsunerik utzi gabe.
Biribilkiak aldez aurretik koipeztatutako moldean kokatu eta itxaron bolumena bikoiztu arte (koipeztatutako film batekin estali). Prozesu honek 2 orduko iraupena izango du.

Labea 220 gradutara berotu eta ogia sartzerakoan 200 gradutara jaitsi. 40 minutu itxaron (haiserako 25 minututan zehar, laberako paperarekin estali ez erretzeko).

****Labean hezetasuna egoteko urez betetako kaiku bat sartu barruan.

****Azal biguna nahi izanez gero, ogia biribilkatu labetik atera bezain laster sukaldeko oihal garbi batean. Gero, plastikozko poltsa batean sartu eta hozten utzi.

****Hurrengo egunean xerretan zatitu.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA