
Irudia handituOsagaiak
Osagaiak:
Hartzigarri aurrekoa:
50g indarrezko irin
10g legamia freskoa
Bi koilarakada epel esne
Masa nagusia:
550g irin (Dia markakoak) eta gluten koilarakada bat
40g txerri mantekadua
Koilarakada bat esne hautsa
330 ml epel ur
15g legamia freskoa
Gatz koilarakada bat
Nola egin?
Lehenik eta behin, hasierako masa edo hartzitu aurrekoa egiten da. Horretarako desegin legamia freskoa irinetan eta gutxinaka-gutxinaka esne koilarakadak gehitzen joan bola gogor bat eratu arte.
Prestatu katilu handi bat ur beroarekin eta bertan sartu lehen egindako bola hori. Hasieran bola ontziaren hondora joango da. Bola manipulatzeko prest egongo da gainazalera igotzen denean. Gutxi gorabehera 10 minutu igarotzen ditu hondotik gainazalera igotzen.
Masa nagusia prestatzeko
Nahastu irina, glutenarekin, soja-lezitinarekin eta esne hautsarekin. Beste alde batetik, disolbatu legamia freskoa uretan eta isuri ogia egiteko makinara. Ondoren, bota ezti zorrotada bat eta gurina zati txikietan eginda. Ondoren irina botako da eta horren guztiaren gainetik gatz koilarakada txiki bat.
Ogia egiteko makina oraketa bat egiteko soilik prestatuko da, orearen altxatzea eta forma ematea makinarik gabe egingo baititugu. Nire kasuan, Biffinet makina dut eta 6. programari eman diot. 10 bat minututan hasierako orea egiten du. Ondoren, txistu egiten du osagaiak gehitu diezaizkiogun. Une horretan gehitu behar zaio hartzigarri aurreko orea. Gero, beste 14 bat minutuz orea egiten jarraituko du.
Makinak orea egiten amaitzen duenean orea atera eta lan egiteko mahaian jarriko dugu. Bola itxura eman ostean, koipeztatutako katilu zabal batean sartu. Estali koipeztatutako film garden batekin eta jarri gainetik sukaldeko trapu bat. Ondoren utzi ontzia toki epel batean orea goratu dadin, hots, bere tamaina bikoiztu dezan.
Oreak bere bolumena bikoiztu edo hirukoiztu eta gero, atera emeki ontzitik, gasgabetu eta hasi forma ematen.
Spirodogs-ak egiteko orea zabaldu arrabolaz. Moztu orea laukizuzenetan eta bota gainetik ketchup eta mostaza zorrotada bat. Jarri gainean saltxitxa bat eta eman saltxitxa-ogitarteko itxura. Oso garrantzitsua da ogitartekoa ongi estaltzea labean sartzean barruko osagaiak atera ez daitezen.
Txorizoz beteriko ogitartekoak egiteko, zabaldu orea arrabolaz, moztu karratu txikitan, jarri txorizo xerra bat albo batean eta itxi liburua bailitzan.
Mini-ogitartekoak egiteko zabaldu orea arrabolaz, 10x5 zentimetroko tirak moztu eta ijito besoa bailitzan kiribildu. Erditik ebaki eta honela, 2 mini-ogitarteko izango ditugu.
Behin forma emanda jarri labeko erretiluan, bata bestearengandik bereizita. Estali sukaldeko trapu batekin eta jalkitzen utzi bolumena bikoiztu arte.
Bolumena bikoiztean, labetik atera eta pintatu, bai esnez, arrautza irabiakiarekin, olioa piperrautsarekin... Eta gainetik bota belar lurrintsuak, sesamo haziak edo dena delako, gustuaren arabera.
Labea berotu 200ºC-tan eta barruan sartu ur beroz beteriko ontzi bat. Zertarako? Lurrina sortu eta ogitartekoetan azalaren agerpena bultzatu dezan. Sartu erretiluak eta 180º C-ra jaitsi, beroa goian-behean-turbo duela. Utzi 10 minutuz, gero aldatu erretiluak posizioz eta utzi beste 20/25 minutuz egiten beroa behetik datorkiola.
Gorritu direla ikusi eta ogitartekoaren oinarriak huts soinua egitean, atera opilak eta utzi sareta batean epeltzen.
**** Labeko denborak gutxi gorabeherakoak dira, labe guztiek ez baitute berdin funtzionatzen.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: