
Irudia handituOsagaiak
150 ml ur
180 ml esne
Arrautza 1
8 gr gatz
30 gr gurin
600 gr indarrezko irin
15 gr okindegiko legamia fresko
80 gr Eric`kaiser ore likidoa
Nola egin?
Irina iragazi kaiku handi batean eta gatza banatu gainetik. Zulo bat egin erdian eta likido guztiak bota: ur epelean desegindako legamia, esne epela, irabiatutako arrautza eta gurina.
Osagai guztiak ondo nahastu: lehenengo, eskuekin erdikoa nahastu, eta gero, gutxika-gutxika, aldeetako irina hartu, ore trinko bat osatu arte. Eric`kaiser ore likidoa gehitu eta mahai baten gainean oratu 10/15 minututan zehar. Orea biguna, leuna, elastikoa eta ez itsaskorra izan behar da.
Olioz margotutako kaikuan sartu, film batekin estali, sukaldeko oihal bat jarri gainetik eta itxaron bolumena bikoiztu arte (1 edo 2 ordu).
Jarraian, kaikutik atera, gasa kendu eta 100 gr inguruko bolak osatu.
Labea aldez aurretik berotu 250 gradutara eta gero, 200 gradutara jaitsi. Erretilua labearen erdialdean kokatu behar da. Ogiak ur hotzez lainoztatu, sesamo hasiak jarri gainetik, erretilua labean sartu eta 25/30 minutu inguru itxaron.
***Labearen beheko aldean ur beroz betetako kaiku bat jarri lurruna sortzeko.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: