eitb.com

Hasierakoak

Betiko kroketak

arka! - 2009/08/19 |
Iruzkina egin

Betiko kroketakIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

2 koilarakada urun
2 koilarakada margarina
125 g urdailazpiko
2 arraultza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua


Nola egin?

Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu beroarekin urtu arte. Ondoren hurunaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko.

Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.

Bi arraultzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.

Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA