eitb.com

Hasierakoak

Ogia Pirex-ean

Onega - 2008/10/27 |
Iruzkina egin

Ogia Pirex-eanIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:6/8
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Betiko jakiez gozatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

175 gr ur
20  gr olio
15 gr legamia (okindegian erosia eta freskoa)
300 gr indarrezko irina eta gluten koilarakada erdi
Gatz pixka bat
Koilarakada erdi azukre


Nola egin?

Ura epeldu mikrouhinean, olioa gehitu, azukrea gehitu eta ondo nahastu. Jarraian, legamia bota eta uretan desegin.

Uraren nahasketara irinaren erdia gehitu eta ondo irabiatu, dena nahastuta egon arte (papila bat bezala geratuko da). Gero, gainontzeko irina gehitu (gatza bota aurretik) eta oratu 10 minututan zehar, orea distiratsu, bigun eta itsasten ez dena lortu arte (beharbada, irina gehiago gehitu behar da¿ gutxika-gutxika gehitu, lan-mahaiaren gainean hautseztatuz. Horrela, ez dugu gehiegi jarriko).

Orea prestatutakoan, olioz koipeztatutako ontzi batean jarri, film batekin estali (olioz koipeztatu ere) eta sukalde-oihal bat jarri gainean. Ordu bat edo ordu eta erdi itxaron (bolumena bikoiztu arte). Aire korronterik gabeko eta tenperatura epeleko leku batean utzi behar da (adibidez, itzalitako labean).

Orea atera eta pixka bat oratu, ogi forma eman eta cutter batekin mozketa batzuk egin goiko aldean (mozketak zehatzak, azkarrak eta ez oso sakonak izan behar dira). Irina pixka bat jarri gainetik (ogiari landetxe-itxura emateko) eta pirex estalkian kokatu (aldez aurretik koipeztatu olioarekin).

Pirex-a itxi eta labean sartu (aldez aurretik berotu gabe) 220 gradutara 40 minututan zehar (beroa goitik eta behetik).



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA