eitb.com

Hasierakoak

Ogia sorpresarekin

Onega - 2009/01/16 |
Iruzkina egin

Ogia sorpresarekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:6/8
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Betiko jakiez gozatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

OREA egiteko:
600 gr irina
100 ml oliba olio
300 ml ur
25 gr legamia fresko
Ezti zorrotada bat
2 koilarakada txiki gatz
80/90 gr Eric K`Asier orea likidoa

BETEA egiteko:
Gazta xerretan
Urdaiazpiko xerrak
Txorizoa xafletan
Tomate frijitua
Gorritutako tipula
Albahaka/oreganoa


Nola egin?

Irina sumendi moduan jarri kaiku batean, gatza bota eta zulo bat egin erdialdean. Likido guztiak sartu eta nahastu irinarik hartu gabe.

Likidoak ondo nahastutakoan, alboetako irina hartu gutxika-gutxika ore bat sortu arte. 10/15 minutu inguru oratu behar da, ore elastiko, bigun eta erabilerraza lortu arte.

Bola bat egin orearekin, koipeztatutako kaiku batean sartu, film eta oihal batekin estali eta leku epel batean kokatu, aire-korronterik gabekoa. Itxaron bolumena bikoiztu arte.

Orea mahai gainean jarri, gasa kendu, eta arrabolarekin luzatu zentimetro erdiko zabalera eman arte.

Laukizuzenak moztu eta betea sartu: tomatea, gazta, urdaiazpikoa, txorizoa, tipula eta belar aromatikoak. Gero, bildu eta muturrak ondo itxi, ogitarteko itxura emanez.

Laberako papera jarri erretilu batean eta, bertan, ogiak kokatu. Itxaron bolumena bikoiztu arte. Une horretan, labean sartzeko prest daude: esnea, arrautza edo olioan nahastutako piperrauts pixka batekin margotu.

Labea 200 gradutara berotu eta erretilua labean sartu. 180 gradutara jaitsi tenperatura eta 30 minutu itxaron. Gorritutakoan, labetik atera.

***Ogiak oso ondo itxi behar dira gazta desegiten delako.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA