eitb.com

Hasierakoak

Anemiasen Txokoa: Txipiroi kroketak

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2009/05/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Txipiroi kroketakIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

120 gr irin
130 gr gurin
¾ litro esne oso
250 gr esnegain
350 gr txipiroi
Baratxuri ale 1
Arrautza
Birrineztatutako ogia
Olioa eta gatza


Nola egin?

Txipiroiak garbitu eta tintak gorde.

2 koilarakada olio jarri zartagin batean eta baratxuria frijitu, azala kendu barik.

Baratxuria frijitutakoa, atera eta txipiroiak gehitu (zati oso txikietan). Gatza pixka bat eta gurina bota.5 minututan zehar egin su baxuan.

Jarraian, irina gehitu eta ondo frijitu. Gero, esnea eta esnegaina gehitu.

Gelditu gabe irabiatu, loditu arte. Loditzen hasten denean, gatza eta tintak bota. Jarraitu irabiatzen, kolorea hartu eta loditzen amaitu arte.

Orea eginda dagoenean, erretilu batean jarri eta hozten utzi kroketak hobeto egin ahal izateko.

Irin, arrautza eta birrineztatutako ogitik pasatu eta olio berotan frijitu.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA