eitb.com

Hasierakoak

Txikoria eta sardina zaharra

Marcos Morán - 2009/08/06 |
Iruzkina egin

Txikoria eta sardina zaharraIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Handia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza

Osagaiak

- 12 sardina

- Gatza

- Eguzkilore olioa

- 250 gr esne

- 125 grsoja-lezitina

- 250 gr ur

- 50 gr txikoriahauts

- 25 gr Zamorako 4urtedun gazta ondu birrindua

- 0,5 gr Santana


Nola egin?

Eskatak kendu eta solomoak atera sardinei. Ontzi batean jarri gatz ugarirekin. 60ºtan beroturiko eguzkilore olioa bota gainetik. Giro tenperaturan utzi.

Su bizian berotu ontzi bat. Gori-gorian dagoenean ontzia esnea bota erre dadin. Irakiten utzi. Hozten utzi eta soja-lezitina bota.

Txikoria eta gazta hutsean ontziratu. 24 orduz mantendu aire tenperaturan. Ondoren ontzi batean ura gehitu eta infusio bat egin nahasketarekin. Iragazi eta Santanarekin ehundura eman. Emaitza txikoria koipe bat da.

Aurkezpena:
Sardina solomoa plater baten erdialdean jarri eta albo batean txikoria koipea kokatu. Esne erre aire tanta bat bota platera osatzeko.

Txikoriarekin eginiko errezeta gehiago achicoria.tv web orrian aurki ditzakezu.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA