

Osagaiak
Kilo erdi arto-irin
250g esne
75g gantz bigun
25g legamia
12g gatz
120g azukre
Nola egin?
Jarri osagai guztiak ontzi batean eta irabiagailu elektriko bat izanez gero, erabili masa egiteko kakoak bost minutuz. Eskuz egitekotan 10 minutu beharko dituzu. Orea apur bat likatsua izango da, ez beldurtu honela da eta.
Jarri ontzi batean irin pixka batekin eta utzi harrotzen.
Jarri irina mesada batean eta egin opilak edo budina egiteko molde batean jarri opilak eta utzi harrotzen.
Margotu gorringo eta esne pixka batekin kolorea emateko.
Labean sartu 180ºC-tako tenperaturan eta utzi 30 minutuz.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: