eitb.com

Hasierakoak

Anemiasen Txokoa: Salmorejo txupitoa antxoa eta urdaiazpikoarekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/05/19 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Salmorejo txupitoa antxoa eta urdaiazpikoarekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Lagun arteko otorduetarako
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza

Osagaiak

Tomate kilo bat
300g ogi-mami lehorra
Baratxuri hortz bat
Olio baso erdi bat
Jerez ozpin koilarakada bat
Gatza
Antxoak gatzetan lata bat
100g paleta-hezur iberikoa


Nola egin?

Tomateak garbitu, zurtoinak kendu eta zatikatu.

Kaiku batean jarri tomateak, ogia, baratxuria, olioa, ozpina eta gatz apur bat. Utzi beratzen ordubetez eta noizean behin eman buelta batzuk.

Birrindu eta pasa iragazkitik.

Txupitoa prestatzen amaitzeko, jarri gainetik urdaiazpiko takoak eta antxoa zatiak.




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA