
Irudia handituOsagaiak
16 ganba fresko
16 gerezi handi
200g hirugihar ondua
Ozpin ziropa
Olioa
Gatza
Burruntziak
Nola egin?
Ganbak zuritu eta gorde.
Ebaki bat egin gereziei eta kendu hezurrak.
Ebaki hirugiharra zentimetro bateko dado formako zatietan.
Sartu ganba bat gerezi bakoitzean, gatz apur bat bota eta gero.
Burruntzian jarri lehendabizi ganba bat, hirugiharra gero eta gerezi bat amaitzeko.
Kazola txiki batera bota olioa burruntzia estali arte eta erregosi ganba egin dadin.
Atera eta busti ozpin ziropa apur batekin.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: