
Irudia handituOsagaiak
200g ganba
350g marrubi
Tipulin bat
Brandy kopa bat
Esnegain baso erdi bat
Mugurdi ozpina
Olioa
Gatza
Nola egin?
Kazola batean jarri potxatzen tipulina, hiru koilarakada oliorekin eta gatz apur batekin. Behin potxatutakoan, gehitu ganba buruak eta, behar bada, zapaldu ongi frijitu daitezen. Gehitu Brandy kopa bat eta garreztatu. Garra jaisten denean, gehitu esnegaina.
Xehatu eta pasa iragazkitik. Probatu eta gatz gehiago behar badu, bota.
Marrubiak likidotu eta utzi hozten.
Egosi ganbak ur-gatzetan bi minutuz, ura kendu eta zuritu.
Kopa osatzeko, bota krema apur bat, estali zukuarekin eta azkenik, jarri ganba buztan batzuk olio eta mugurdin ozpinarekin bustita.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: