
Irudia handituOsagaiak
Azalore erdi bat
4 azenario
300g leka
Kalabazin bat
Piper berde bat
Baratxuri ale bat
Olioa
Ozpina
Gatza
Nola egin?
Ozpin-olio bat egin bost koilarakada olio, koilarakada erdi gatz, piper berdea eta baratxuri ale bat erabilita. Piper berdea eta baratxuri alea dado formako zatietan ebaki ozpin-olioa egiteko.Utzi beratzen ordubetez, gutxienez.
Garbitu lekak eta zatikatu. Azenarioei azala kendu eta bastoi itxurako zatietan ebaki. Azalorearen loreak askatu. Garbitu dena eta jarri egosten lekak eta azenarioak ontzi batean eta azalorea, bestean.
Hamar bat minututan eginda egongo da.
Kalabazina ebaki bastoi itxurako zatietan, zuritu gabe, eta egosi 4 bat minutuz.
Behin egositakoan, ura kendu, anoetan banatu eta ozpin-olioarekin busti.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: