
Irudia handituOsagaiak
Solomo iberiko erdi bat
2,5 kg gatz
Piperbeltz ehoa
Piperrauts gozoa
Olioa
Nola egin?
Platera prestatzen hasi baino 30 minutu lehenago jarri berotzen labea 180ºC-tako tenperaturan.Labeko erretiluan jarri gatz pila bat, izan ere gatz kapa horren gainean jarriko dugu geroago solomoa. Busti gatza urarekin eta bota piperbeltzarekin batera solomoari. Labeko erretiluan dagoen gatz kapak eta solomo gaineko kapak zentimetro bateko lodiera izan beharko du, gutxienez.
Behin hori guztia egindakoan, sartu solomoa labean eta utzi egiten 35 eta 45 minutu artean.
Atera labetik, apurtu gatz zarakarra eta ebaki solomoa xerra lodietan. Gehitu piperrauts gozoa olio gordin zorrotada txiki batekin. Beharrezkoa bada, jarri gatz apur bat.
Solomoa laguntzeko patata pure bat ere erabili daiteke.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: