

Osagaiak
275g irin
175g gurin
120g Parmako gazta arraspatua
100g gazta arraspatua (El Caserio, especial pasta)
3 arrautza
Gatza
Mitxoleta haziak (sesamoa erabili daiteke)
Nola egin?
Jarri gurina pomada puntuan (gehiago desegin nahi izanez gero) eta ongi nahastu gaztarekin. Segidan, gehitu irin erdia eta ongi nahastu. Irabiatu arrautza eta nahasketari gehitu. Apurka-apurka gelditzen den irina gehitu oreak dentsitate egokia izan arte.
Irineztatu apur bat orea landuko dugun gainazala.
Luzatu arrabola batekin orea, azken horrek lodiera berdintsua izana rte. Zentimetro bateko lodiera izan dezake, adibidez, eta ondoren nahi dugun tamaina eman, baso bat edo pasta ebakitzeko tresna bat erabilita.
Jarri labeko erretiluan eta soberan daukagun arrautza irabiatu eta gaileta bakoitza margotu. Gatz apur bat eta mitxoleta edo sesamo haziak jarri gainean.
Labea jarri 180ºC-tako tenperaturan, sartu produktua barruan eta itxaron pixka bat gorritu arte.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: