

Osagaiak
Ogi bat
100g gurin
3 baratxuri ale
Perrexila sorta bat
Piperbeltza
Gatza
Nola egin?
Lehenik eta behin, ogi-barra hartu eta labana ogiaren erdiraino sartu, ogi-xerrak guztiz banatu gabe. Jarria labea berotzen 160ºC-tan.
Bestalde, utzi gurina epeltzen eta irabiatu kaiku batean, baratxuri xehatuarekin, perrexil xehatuarekin eta piperbeltz eta gatz apur batekin batera.
Segidan, igurtzi ogi-xerrak bi aldetatik, ogi-xerrak bata bestearengandik banatzera heldu arte. Gero, bildu ogia aluminio-paperean eta laberatu. Eduki labe barruan 6 minutuz. Ondoren, kendu aluminio-papera eta sartu labean berriz ere eta eduki barruan 4 minutuz karraskatsu geratu dadin.
Platerera atera aurretik utzi hozten apur bat.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: