

Osagaiak
Marrubi marmelada
Atuna latan
Menda orri bat
Nola egin?
Ireki atun lata bat eta ebaki atuna zati txikitan. Bota bi koilarakada marrubizko marmelada atunari eta nahastu. Nahasketari bota menda orri bat edo mendazko ziropa, zapore freskoa izan dezan. Pentsatzen dut etxeko atuna latako atunarengatik ordezkatuz gero, Txorrotadak zaporean irabaziko duela. Hala ere, egia da badirela latako atun oso onak ere.
Zizka-mizka gisa atera daiteke Txorrotada. Zapore kontraste handia lortu daiteke platera horrekin. Ez zaio marmelada gehiegi bota behar nahasketari, hala izanez gero nahasketa gozoegia izango bailitzateke. Bestalde, mendak freskotasuna ematen dio nahasketari.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: