eitb.com

Hasierakoak

Pasta entsalada urdaiazpiko iberikoarekin eta sagarrarekin

Amaya Mendinueta - 2008/12/09 |
Iruzkina egin

Pasta entsalada urdaiazpiko iberikoarekin eta sagarrarekin
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Hasierakoak
  • Neurrira egindako errezetak: Azkar egiteko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak

Sagar bat

Tomate handi bat

Lazo itxurako 300g koloretako pasta

200g urdaiazpiko iberiko

Olioa

Modenako ozpin-olioa

Albaka

Pinaziak

Gatza


Nola egin?

Pasta egosi ur-gatzetan eta albaka apur batekin. Pasta egosten ari den bitartean, gatzozpintzea prestatu. Kaiku batean jarri tomate zuritua zati txikitan ebakita, gatza, ozpina eta olioa (hurrenkera horretan ozpinak gatza disolbatu dezan) eta albaka. Pasta egosita dagoenean (gehiegi ez egostea aholkatzen da) utzi hozten. Ondoren, gehitu sagarra dado formako zatietan eta urdaiazpikoa zintetan.

Behin osagai guztiak prest daudenean platera atontzea besterik ez da falta. Jarri pasta sagarrarekin eta urdaiazpikoarekin batera kaiku batean. Pinaziak erabili apaintzeko. Gatzozpintzeko materiala jarri beste ontzi batean bakoitzak nahi adina bota diezaion.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA