

Osagaiak
1 Igurtzitzeko gazta-terrina bat, Philadelphia adibidez
2 atun lata txiki
1 Pikillo piper pote bat (piper osoak)
2 tipula handi
Baratxuri pare bat
Baso erdi bat ardo txuri
Arrautza bat
Arrautza irinetan pasatzeko irina
Olioa
Gatza
Nola egin?
Kaiku sakon batera bota gazta-terrina osoa. Ireki bi atun lata, xukatu eta xehatu eta gaztaren ontzi berera bota. Dena ongi nahastu.
Piperrak bete egindako nahasketarekin. Zortzi piper inguru aterako dira nahasketarekin (piperraren tamainaren araberakoa izango da, noski).
Jarri olioa berotzen. Piper beteak irinetan pasa eta gero arrautzetan. Azkenik, olio berotan pasa.
Sukaldeko paperaz estali platera bat eta bertara atera piperrak urre kolorea hartzen dutenean. Paperak olioa xurgatuko du.
Tipula eta baratxuria xehatu. Zartagin batera olioa bota, gehitu tipula eta baratxuria eta egin su baxuan. Utzi potxatzen, baina ez daitezela erre.
Biguna dagoenean, gehitu tiratan ebakitako hiru piper. Gehitu ardo txuria eta murriztu arte.
Piperrek soberan zuten olioa askatzen dutenean jarri kazola batean. Piperrarekin, tipularekin eta baratxuriarekin egindako nahasketa ongi xehatu eta piperrekin nahastu.
Berotu eta on egin!
Oso azkar egin daitekeen errezeta bat da. Gainera, estualdietatik atera zaitzake. Ea gustatzen zaizuen!!!
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: