Miren Egaña(e)k argitaratua | iruzkinak: 0
Osagaiak:
Arroza 4 katilu
4 arrautza
Tomate Saltsa
2 baratxuri ale
Oliba olioa
Ura (8 katilu, arrozaren bikoitza)
Gatza
Nola egin?:
2 baratxuri ale zuritu eta lapiko batean oliotan gorritu. Jarraian, arroza gehitu eta pixka bat sueztitu ura eta gatza gehitu baino lehen. Ura murriztea itxaron eta sutik kendu (behar izanez gero ur gehiago bota).
Arroza jalkitzen den bitartean, zartagin batean olio ugari jarri eta arrautzak banan-banan frijitu. Tomatea berotu.
Zerbitzatu: 2 koilarakada tomate jarri platerean eta, gero, arroza zerbitzatu. Arrozaren gainean frijitutako arrautza kokatu.









