ERREZETAK

Pasta entxalada, Lanera eramateko oso egokia

Itxaso(e)k argitaratua | iruzkinak: 5

Pasta entxalada, Lanera eramateko oso egokia
  • Zenbatentzat?:1
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak: Tupper-ean eramateko
  • Sukaldaritza mota: Sormenezko sukaldaritza, Mundu zabaleko sukaldaritza

Osagaiak:

  • Pasta (makarroiak, lazoak badira obe)

    Tomate freskoa

    Petxuga

    Aker gazta

    Soja (nahi bada)

    Olioa

    Modena ozpina

    Gatza

Nola egin?:

+ Pasta egosi. (bakoitzak ikusi Kantitate)

+ Tomateari azala kentu laban zorrotz batekin, erditik moztu eta tipola bailitzan juliana erara moztu ondorenean, laukitxoak egiteko. Ondoren pastaren gainean bota.

+ Petxugak plantxan egin. Zatitxoak egin eta pastari bota.

+ Aker gazta, zatitxoak egin eta pastari bota.

+ Soja, bakoitzak kalkula dezan kantitatea, nere gustorako, gehiegi ez bota.

+ Alinoa egiteko, Katilutxo batean olioa, ozpina eta gatza nahastu. ondoren pastari eta gauza guztien gainetik bota eta nahastu beldurrik gabe. Ala modenaren gustua janariarekin nahasten lagunduko diogu. (Asko irabazten du)

+ Taperra ozkailuan sartu (bezperatik egiten bada).

+ Jatorduan, normala izango denez,... taperra ireki baino lehen ondo itxita dugula bediratu eta buruz behera jarri eta astindu, alinoa berriro janari artean banatzeko.

+ Taperra ireki eta ON EGIN!!

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • 102 boto
1 / 1
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina