

Osagaiak
Fideua egiteko fideoak (katilu erdia pertsona bakoitzeko)
Kilo erdi oilasko
125 gr txerri-gihar
Txorizo zati batzuk
Tipula 1
Piper berde 1
Tomate 1
Ardo zuri edalontzi 1
Okela salda
Oliba olioa
Gatza
Koloratzailea
Nola egin?
Tipula eta piperra oso txiki zatitu eta paella-ontzi batean gorritu oliba oliotan. Gorritutakoan, tomatea zatitan ere gehitu. 5 minutu inguru itxaron eta oilasko, giharra eta txorizo zatiak jarri; gatza bota, sueztitu eta ardo zuri edalontzi bat gehitu. Ardoa erreduzitutakoan, fideoak jarri eta, dena nahastutakoan, okela saldarekin estali. Gatza eta koloratzaile pixka bat bota. Salda xurgatutakoan, fideoak ez badaude eginda, salda gehiago gehitu.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: