Bittor Alza Lekuona(e)k argitaratua | iruzkinak: 0
Osagaiak:
Piper gorria (puska handi bat)
Piper berdea (2)
Tipulina (4)
Baratxuria (bi atal)
Atuna (600 gr, 150 gr lagun bakoitzeko)
Tomatea (1)
Patata (6-8)
Nola egin?:
Barazkia moztu zati luzeetan eta zartaginean egosten jarri su ertainean. Gero, su txikitan. Patata ataletan zatitu. Era horretan, fekula hobeto aterako da eta horrek saltsa loditzen lagunduko du. Barazkiei gehitu. Tomatea zuritu, dadoetan zatitu eta barazkiei bota ere (hobe da tomateari azala kentzea).
Bitartean, fumea egin atunaren hezurrak eta azala uretan egosiz 10 minututan zehar. Eginda dagoenean, iragazki baten laguntzarekin, bota salda zartaginean, barazkiak, patatak eta abar estali arte. Utzi beste 8-10 minutuz patata egin arte.
Gero, atuna takoetan zatitu, gatza eta piperraz ondu eta 3 minutuz salteatu zartaginean, olio apur batekin. Azkenik, atuna bota barazkien zartaginera eta itzali sua. Beste 5 minutuz eduki eta prest egongo da zerbitzatzeko









