ERREZETAK

Barazki krema

Jon Ugalde(e)k argitaratua | iruzkinak: 0

Barazki krema
  • Zenbatentzat?:2
  • Zailtasun maila: Txikia
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak: Tupper-ean eramateko,Azkar egiteko,Biharamuna arintzeko,Betiko jakiez gozatzeko
  • Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

Osagaiak:

  • 2 patata txiki
    2 Azenario
    Porru 1
    Kipula erdia
    Piper berde 1
    Gazta pixka bat

Nola egin?:

Ajeari aurre egiteko barazki pure gozo bat hoberena da. Gainera, oso erraza da prestatzen. Suan lapiko bat urarekin jartzen dugu, oliba olio pixka bat eta gatza gehitzen diogu. Bitartean, sukaldeko ohol eta labana baten laguntzaz, aldez aurretik garbitu dugun barazkia mozten dugu. Patata zuritzen dugu, ondo garbitzen dugu eta zati handietan mozten dugu.

Ura irakiten hasten denean, osagai guztiak lapikoan sartzen ditugu eta 20 minutu inguru itxaroten dugu. Azkenik, ia ur guztia kentzen dugu, gazta pixka bat gehitzen diogu eta irabiagailutik pasatzen dugu.

Zure botoa ondo jaso dugu

  • Botoa eman:
  • txarra
  • erdipurdikoa
  • ona
  • oso ona
  • bikaina
  • |
  • Emaitza:
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • Emaitza
  • 10 boto
  • Izen-abizenak
  • Udalerria

Iruzkina