eitb.com

Lehenengo platera

Anemiasen Txokoa: Olagarro entsalada azkarra

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/22 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Olagarro entsalada azkarraIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Olagarro egosiaren bi erro
Pipermorro pote bat
Letxuga bat
Tomate bat
Piperrauts gozoa
Olioa
Gatza
Ozpina


Nola egin?

Piper gorriak tiratan ebaki eta zartaginean egin olio eta gatz apur batekin.

Tomatea zuritu eta ebaki dado formako zatietan.

Letxuga ebaki juliana eran.

Uztai baten laguntzarekin prestatu entsalada.

Jarri lehendabizi letxuga, segidan dado formako tomate zati batzuk eta gainean piper epel batzuk.

Behin hori guztia egindakoan, ebaki olagarroa zentimetro erdiko lodieran duten xerratan. Salteatu apur bat zartaginean eta jarri entsaladaren gainean.

Egin ozpin-olioa hiru koilarakada oliorekin, koilarakada bat ozpinekin, koilarakada erdi gatzekin eta koilaratxokada piperrautsekin. Guztia ongi nahastu eta bota entsaladaren gainean.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA