eitb.com

Lehenengo platera

Anemiasen Txokoa: Belarri eta dilista zopa

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/23 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Belarri eta dilista zopaIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

200g dilista pardina
Azenario bat
Tipula erdi bat
Tomate erdi heldu bat
Piper berde bat
Txerri belarri bat
Piperbeltz beltza aleak
Olioa
Gatza
Piperrautsa
Baratxuri ale bat


Nola egin?

Belarria garbitu ostean, sartu eltze batean tipula, azenario, tomate, piper eta piperbeltz bola eta dilistekin batera. Gehitu hiru ur baso eta gatz apur bat.

Utzi egosten bost minutuz. Eltzea presio gorenera heltzen denean, atera belarria eta ebaki zati txikitan. Gainerakoa xehatu eta iragazkitik pasa.

Olio errea egin baratxuri ale batekin eta hiru koilarakada oliorekin. Baratxuriak urreztatutakoan atera eta gehitu koilaratxokada bat piperrauts. Pare bat buelta eman eta lentejen ontzira bota olio errea.

Atera platerera dilistak gainean belarri zati batzuk dituela.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA