eitb.com

Lehenengo platera

Anemiasen Txokoa: Txibiak txitxirioekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/23 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Txibiak txitxirioekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Txitxirioak egiteko
200g txitxirio
Azenario bat
Tipula erdi bat
3 baratxuri ale
Gatza

800g txibi
Tipula bat
3 baratxuri ale
Tomate baso erdi bat
Perrexil xehatua
Olioa
Gatza


Nola egin?

Bezperan jarri beratzen txitxirioak. Jarri egosten ur-gatzetan txitxirioak eta gehitu azenarioa, tipula eta baratxuria. Behin egositakoan, berreskuratu salda. D

Ontzi batean jarri potxatzen laminetan ebakitako baratxuriak, juliana eran ebakitako tipularekin eta hiru koilarakada oliorekin.

Tipula samurra dagoenean, gehitu txibi zatikatuak eta sueztitu. Bota gatza eta tomatea.

Behin sueztitutakoan, gehitu txitxirioen salda eta utzi egiten 25 minutuz.

Egosketa amaitu baino bost minutu lehenago, bota egositako txitxirioak, barazkirik gabe.

Perrexilez hautseztatu eta utzi minutu batzuetako tartea platerera atera aurretik.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA