eitb.com

Lehenengo platera

Anemiasen Txokoa: Txitxirio-salpikoia

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Txitxirio-salpikoiaIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:2
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Kontserbako txitxirio pote bat
Piper gorri bat
3 piper berde
Tipulin bat
Tomate bat
Ozpinetako lau pepino
Olioa
Ozpina
Gatza



Nola egin?

Piper gorria, piper berdeak, tipulina eta ozpinetako pepinoak xehatu.

Tomatea birrindu eta iragazkitik pasa.

Bota ontzi batera osagai guztiak eta gehitu tomate-krema, olio baso erdi bat, lau koilarakada ozpin eta ur baso erdi bat. Bota gatza eta ongi nahastu.

Bestalde, garbitu txitxirioak almidoia kentzeko (iragazkira bota eta jarri ur-txorrotaren azpian. Ura ongi kendu, gehitu ozpin-olioa eta beratzen bi orduz hozkailuan.

Noizean behin nahastu apur bat.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA