
Irudia handituOsagaiak
Egositako 300g olagarro
Piper gorri bat
2 piper berde
Patata bat
Letxugak
Piperrauts gozoa
Olioa
Ozpina
Gatza
Nola egin?
Egin ozpin-olio bat lau koilarakada oliorekin, ozpin koilarakada batekin, koilarakada erdi gatzekin eta piperrauts koilaratxokada batekin.Garbitu letxugak eta zatitu.
Bestalde, ebaki piperrak tira finetan eta frijitu. Behin egindakoan, gorde gero erabiltzeko.
Ebaki patata dado formako zatietan eta frijitu.
Azkenik, zatitu olagarroa xerra finetan eta salteatu olio apur batekin.
Entsalada egiteko jarri letxuga, gainean piper tirak patatekin eta azkenik, olagarro xerrak. Guztia busti ozpin-olioarekin.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: