eitb.com

Lehenengo platera

Anemiasen Txokoa: Pisto krema urdaiazpiko gailetarekin

Juanjo Martínez de Viñaspre "Anemias" - 2010/07/26 |
Iruzkina egin

Anemiasen Txokoa: Pisto krema urdaiazpiko gailetarekinIrudia handitu
  • Zenbatentzat?:4
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Plater mota: Lehenengo platera
  • Neurrira egindako errezetak:
  • Sukaldaritza mota:

Osagaiak

Kalabazin erdi bat
Berenjena bat
Piper gorri bat
2 piper berde
Tomate bat
Tipula erdi bat
2 baratxuri ale
Arrautz egosi bat
80g urdaiazpiko xerratan ebakita
Olioa
Gatza


Nola egin?

Barazkiak garbitu eta zatikatu. Zartagin batera bota lau koilarakada olio eta sueztitu tipula eta baratxuria, lehenengo eta, ondorengo osagaiak, gero. Gehitu gatza eta egin osagaiak su baxuan.

Ebaki urdaiazpiko xerrak erditik eta sartu 70ºC-tara dagoen labean. Urdaiazpikoa gutxinaka-gutxinaka egingo eta ateratzeko moduan egongo da kristal itxura hartzen duenean. Horretarako 30 eta 40 minutu artean eduki beharko da urdaiazpikoa labean.

Behin pistoa egindakoan, xehatu, iragazkitik pasa eta utzi hozten.

Osagai guztiak prest ditugunean platera osatzea besterik ez da falta. Pisto krema jarri lehenengo eta gainetik bota arrautz egosin arraspatua. Amaitzeko, jarri izkina batean bi urdaiazpiko gaileta. Halaber, gailetak zati txikietan ebaki eta pisto kremaren gainean ere bota daitezke.






Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
Bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

PUBLIZITATEA