
Irudia handituOsagaiak
Sardina txiki lata bat oliotan
Letxuga bat
2 arrautz egosi
150g leka
3 pikillo piper
Ozpin-olioa egiteko:
2 ozpinetako pepino
Azeituna beltzak
Olioa
Ozpina
Gatza
Nola egin?
Lekak garbitu, zatitu eta egosi hamar minututan. Ura kendu eta gorde hozkailuan. Piperrak ebaki tiratan eta salteatu.Bestalde, pepinoa eta azeitunak xehatu eta nahastu bi koilarakada ozpinekin eta sei koilarakada oliorekin. Utzi beratzen.
Garbitu letxuga, orriak bereizi eta zatitu.
Behin osagai guztiak prest daudenean, platera osatzeko jarri lehenengo letxuga, gainean lekak piper tira bat batzuekin arrautzekin batera.
Azkenik, jarri sardina txiki batzuk eta ozpin-olioarekin busti entsalada.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: